XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jeiki! Jeiki! EuzkotarraIl onen 20'an, Paris'ko irradotsak erbestarutako euzkeldun guztien deya ludian zabaltzen zuan: Aberri Eguna ospatzeko abesti atsegingarri eta itzaldi bero ta garaizgorrak entzun genitun.
Gure Lendakari jaunak, itzaldi labur batian, euzkal abendak gizaldiak aurretik dirala, azkatasunaren etsaiaren aurka izan ditun burrukaldiak, elesti eder baten egiztatuaz, gure itxaropena sendotu ta etorkizuna garaitzeko sinismen sutsua euzkeldun biotzetan sar erazi zigun.
Agirre jaunaren itzaldi ondoren, euzkeldun talde batek, abotz indarkunaz
Azkenez, Monzon'dar Telesforo jaunak, euzkera garbia erreztasunarekin erabilliaz, sendo eta zindo, gure aberrian zigor-pean dauden euzkalduneri agur eta erdi opa zion, eta orain dala 10 urte, erririk-erri ta itxasoz-itxaso asitako atzerria bukatzera dijoala ( ala izan dedilla ).
Euzkalduna, dio Monzon jaunak, gaurko egunean ludi guzian ezaguna da, eredu ona zabaltzen alegindu dira ta biarko egunean ezagun izango da.
Monzon jaunari entzunaz, sanetan odola irakitzen zaigu! Ain da sutsua bere itza!
Baña berotasun onek itxutu ez deigun, bere itzaldiko lau itz gogoan artu dezagun:
Gora Euzkadi azkatuta!
BURUNTZA-PE.